martes, 10 de marzo de 2020

LH-5 MIREN AGUR MEABE IDAZLEAREN BISITA


                                                      ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Gaur, martxoak 10, Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan dugu LH-5ekoek. Gelan, berak idatzitako "Bihotzak dun-dun" liburua landu ondoren solasaldi interesgarria izan dugu Miren Agurrekin ikastetxeko liburutegian.
Oso gustura egon gara, Miren Agur! Hurrengorarte!

lunes, 24 de junio de 2019

IKASTURTE AMAIERAKO AGURRA

Ikasturteari eta Ibai Ikastolari agurra emateko, azken aurreko egunean altxorraren bila antolatu genuen 6. mailako ikasleekin. Oso ondo eta gustora aritu ziren ikastetxean zehar pistak aurkitzen eta frogak egiten. Aurkitutako altxorrarekin hamaiketakoa prestatu genien ikasleei.
Azken egunean, berriz, liburutegian azken agurra izan genuen. Liburutegirainoko bidea txalo artean egin genuen LH-ko guztiek egindako pasillo baten artetik. Bertan, zuzendariaren hitzen ostean taldeko argazkia banatu zitzaien ikasleei oroigarri gisa.
AGUR DENOI! ZORAGARRIAK ZARETE! MAITE ZAITUZTEGU!


                                                  BIDEOA eta  ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

GAMARRARA IRTEERA

Ikasturte amaierako irteera Gamarrara egin genuen 5. mailako ikasleekin batera. Eguraldi ona lagun, primerako eguna pasa genuen denok.




BIZIKLETAZ IBILALDIA

Bide Hezkuntzako udaltzainekin batera 3 orduko ibilaldia egin genuen bizikletaz Donostiako bidegorrietatik barrena. Haizearen orrazira iritsitakoan atsedena hartzeko eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu genuen.