miércoles, 16 de enero de 2019

"BAZEN BEHIN" PROIEKTUA


"Bazen Behin" proiektuan parte hartu dugu Iker Alustizarekin eta Haizearekin. Memoria historikoaren inguruan aritu gara lanean: ikasleek elkarrizketak egin dizkiete euren aiton-amonei eta belaunaldi desberdinen arteko aldeak ikusi ahal izan ditugu. Antxoni Olarra, garai batean Ibai Ikastolako jangelan lan egindakoa, gure artean izan zen eta bere testigantza zuzenean entzuteko aukera izan genuen. Amaitzeko, Ikerrek bapateko bertso batzuk bota zituen eta ondoren hamaiketako batekin eman genion amaiera proiektuari. Esperientzia aberasgarri eta polita benetan proiektu hau!





ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario