lunes, 24 de junio de 2019

IKASTURTE AMAIERAKO AGURRA

Ikasturteari eta Ibai Ikastolari agurra emateko, azken aurreko egunean altxorraren bila antolatu genuen 6. mailako ikasleekin. Oso ondo eta gustora aritu ziren ikastetxean zehar pistak aurkitzen eta frogak egiten. Aurkitutako altxorrarekin hamaiketakoa prestatu genien ikasleei.
Azken egunean, berriz, liburutegian azken agurra izan genuen. Liburutegirainoko bidea txalo artean egin genuen LH-ko guztiek egindako pasillo baten artetik. Bertan, zuzendariaren hitzen ostean taldeko argazkia banatu zitzaien ikasleei oroigarri gisa.
AGUR DENOI! ZORAGARRIAK ZARETE! MAITE ZAITUZTEGU!


                                                  BIDEOA eta  ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario